Ostirale hontan Anne-Marie Lagarde idazle eta ikerlaria Atharratzeat hüllantzen da. Atharratzeko libürütegian lehenik bere eleberrietaz mintzatzeko irakurleekin jüntatüko da arrestiko 5etan.
Ondotik Prefostan « Eüskal matriarkatüa » bere azken libürüaz konferentzia bat emanen dü.
Hontan üsantxa zaharrak aztertü dütü etxearen primantza, toka/noka eta sinemenetan bermatüz. Eüskal gizartean berdintasün bat bazela ohartürik beste mündüko üsantxekin lotürak egin dütü.
8ak30tan hitzordüa emanik da Prefostan, konferentzian zer barnatüko düan esplikatü deikü Anne-Marie Lagarde-k :