16 kantari profestionalek osotzen düan taldea da "Eüskaldunak kantari".
Baionako herriko ideia batetarik partitürik, abesbatza profesional baten montatzera erabaki düe azken urte hontan eta bere lehen kontzertüak emanen dütü.
Jordi Freixa müsikologoaren zuzendarigoa pean, Eüskal Herri osoko 16 kantari biltzen dütü talde honek. Oro hortaz bizi direnak.
Eüskal kantoretegiko errepertorioaz gain, beste kantore zonbait ere emaiten dütüe 5 botzetan, Galizia ala beste güne zonbaitetakoak adibidez.
20 minütaz emazteak baizik ari dira, beste 20 minütaz gizonak eta ondotik oro alkarrekin.
Igante hontan arrestiko 4ak30tan hasiko da ordüan Altzürüküko elizan, sartzea 15 eurotan.
Johane Carricaburu "Lapistoi" antolazaleak xehetarzün haboro emaiten deizkü :
- Kultura
- Agerraldiak: 920