Aste ondar hontan Berango eta Altzuruku arteko senidetze bat eginen da. Bi herrien arteko harremanak handitzearen helbürüarekin, 2 egün berezi antolatürik dira Altzürükün astebürüan.
Ostiralean senidetzea izenpetüko da bi herrien artean ofizialki, lehen ezagütza bat egitez.
Neskenegün goizan dantza ikastaro bat emanen zaie eta arresti apalean kontzertü berezi bat emanik date : Bedatse liliak, Altzükütarrak, Otxandategi, Txarli eta Joseba taldeak ikugei dirate, eta ondotik aihari bat proposatürik date, bizkaiko janariarekin. Aihaiteko erreserbatu behar da : 06 45 48 18 68
Neskenegünean arrestiko 6ak30tan hasiko da Altzürüküko elizan.
Xehetarzünak Dominika Epherre antolazalearekilan :
- Kultura
- Agerraldiak: 1078