Oowantshoozy Llargo anaiarreben markak bere bortak zabaltzen dütü neskenegün huntan.
Zakü, kasketa ala orano txorientako diren etxe ttipi elibat egiten dütüe arra-erabilten dütüen oihal eta plastikoekin.
Lehentze düe beren ateleriaren bortak zabaltzen.
Parada beren lan egiteko manera eta beren sorkuntzen agerarazteko.
Düala bi urte Channel eta hermès marka handiekin lan egiteko parada üken düe Parisen irabazi lehiaketa batiri esker.
Goizanko 10 orenetarik 7orenetarat bortak zabalik izanen dira Urdiñarben bide bazterrean den beren egongian.
Ddiddue eta Juana Etxeberri Llargo: