Denbora eder lagün, jenteak ehünka jinik ziren Basabürüko ihauterietan parte hartzeko. Haur, gazte ala adinetako jente hüilantü ziren Atarratzeko plazala bestaren gozatzeko. Haboroxenak maskatürik edo sogile bezala jinik, orok gozatü dira zen giroaz eta animazioneaz. Txanbelariak, gaiteroak, trikititxak, txarrangak, joaldünak, tabala joileak orok jüntatürik ziren bazterren harroarazteko. Ihauteria izatez, mezü zonbait ere igaranazirik izan dira Aurore Martin-i bürüz. Bena, iganteko egünaldia goxo izan bada ere, gaüaren kursean gaüzak okertüz joan dira. Antolatzaileek egin zütüen bürü handiak eta egürrezko behi bat hautserik izan dira arrazurik gabe. Horrez gain, jenteen arteko aharrak franko izan dira. Üsü kanpotik horra diren gazteer emaiten bada ogena, antolatzaileek basabürütarrak zirela baieztatzen eta azpimarratzen düe.
Entzün parte harzale zonbaiten ikusmoldeak :
Entzün Joana Arhantcet arrestiriko bildüma egiten :
Entzün Joana Arhantcet kexü ihauteriko gaüaldiaz :