Xiberoko artaldeen tzintzarradak grabatüko dütü Nader Koochaki-k.
Gipuzkoako saldoekin urte lüzaz lan hori jadanik eraman ondotik, haren soinü erakuska eraman dü Maulerat « soinu pasaia » izenekoa.
Baionako euskal museoa eta EKE eüskal kültür erakundean alkarlanean partekatzen da erakuska hori.
Ber denboran, Louis Labadot Mauleko merak Yves Ugalde euskal museoa eta Baionako haütetsiari mezüa iganazi dü erraiteko Xiberoko antena ez zela aski fite horra haren gustüko.
Nader Koochakik xiberoko artalden tzintzarraden grabatzea dagün üdan hasi gei dü
Erreportajea: