Apirilaren 7an hasirik Trebiñun Araban, eta Eüskal Herri osoa zeiharkatü ondoan, Gipuzkoako hiribürüan Donostin ürrentüko da aurtenko 17. Korrika apirilaren 17an. Honen kari eta üsatü bezala, Korrika kültürala antolatzen da eta hitzordü elibat proposatürik dira Xiberoan. Lehena, martxoaren 18an, Muskildin eginen den antzerki gaüaldia izanen da, Xiberoko Gaü Eskolak antolatürik. Biharamenean, martxoaren 19an, Zaparrada taldearen kontzertüa antolatüko dü Zinka ostatüak. Martxoaren 26an berriz, Gaü Eskolako ikasleek antzerki llabürrak emanen deizküe Barkoxen eta ber mementoan, Ramuntxo Christy eta Eneritz Zabaleta koblakan ariko dira, Bertsularien Koblaka alkarteak antolatzen düan Kabaret gaüaldian. Azkenik, Bilxokoa alkarteak Koldo Zuazo ikerlaria kümitatüko dü eüskalkietaz mintzaldi baten emaitera. Bestalde, Korrika apirilaren 12an igaranen dela Xiberotik, Arrüetik eta Muskildira, goizanko 6ak eterditarik eta 10ak laurden güti artean.
Entzün Jef Goihenexpe eta Stéphanie Moustrou Xiberoko Gaü Eskolako animazaleak :