XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Montorin eüskarazko bideo-jokü bat sortzen da !

Barttolo Decung Montoriesak, bere ikasketak bideo joküko mündüan egin ondotik eta urte batez Foruako barnategian eüskara ikasi ondotik, bakarrik hasi zen « Bazterka, hurik gabeko herria » izeneko joküaren sortzen. « Bullet Hell » motako joküa da « Touhou Project » izeneko joküa izanik bere inspirazione handiena. Jokü hortan japoniar mitolojia da gei nausia, eta horrentako Barttolok haitatü züan eüskal mitolojia izatea bere istorioaren geia. Lamiñengana hüillantüko dira jokatzen dütügün bi protagonistak. Geroan, beste jokü zonbait egin nahi dütü estilo eta istorio berriekin.

Barttolo Decung :

« Bazterka, hurik gabeko herria » joküa ez bada orano ürrentürik, txostakatzen ahal zidee hala ere webgüne hortarik deskargatzez : https://bug-aizokora.itch.io/bazterka-urik-gabeko-herria

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan