Mendikotan Algarrekin galeriak, beste bi artister bortak zabaltzen dütü. Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai dira. Begoña Durruti Baztan aldetik jiten da. Honek, Baztan lürraldeko etxe eta dantzak dütü sormen ütürriak, besteak beste. Errealitatetik abiatüz, hüste eta desitsüratze lan bat eramaiten dü, gaüza fi eta sendigarri baten emaitzala heltzeko. Guanes Etxegarrai Baxe-Nafartarrak aldiz, bürdüin harria eta egürra dütü ekei bezala erabilten. Bere lanaren emaitzak, aitzin historiaren denborako jentartearen arrastro artistiko bat dela üdüri dü. Erakusgia hau azaroaren 12tik- abentüaren 16ala sogiten ahal da, ostiraletik igandeala 14:30tarik-18:30tara, beste egünetan hitzordüa hartüz.
Entzün Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai artistak :