Urdiñarbeko Bilxokoan emanik zen hitzordüa lehen "Taldekako Bertsu" biltzearentako arrakastak üken dü. Baionako Bilxokoa eta Xiberoko taldea algarren etzean eta algarrekin ari izan dira sekülako ümore eta giro hoberenean. 30 bat lagün bazkariteko eta bertsu oroer plazer egiteko, hona zer ziren osageiak lehen egün horrentako. Bertsualdi zinez honak, beste zonbait arruntago bena inportantena zen denen algarretatzea eta plazer hartzea. Dagün hitzordüa abentüaren 3ko emanik da Itsasuko Gaztetxean Itsasu eta Baionako taldeen artean.
Entzün Eneritz Zabaleta antolazalea eta parte harzalea :