XORA Peio Cachenaut-en lehen filma lüzea hedatüko da lehentze püblikoaren aitzinean martxoaren 10ean Maule-Baithan. Ixtoriak gei ezbardinak jorratzen dütü, lehen lerroan transmizioa eta ondarrea, kasü hontan arte sorkuntza sailetik ikusirik, baita ere lokarri hersi eta misteriotsü horik sorkuntza eta bürüjabetzaren artean. Azkenik ere, sortzailea eta bere obraren arteko harremanak… Maisü / ikasle harreman horren adierazgarri, Jef Goyhenexpe eta Ttittika Rekalt, bi aktür nausiek harreman ezbardinak dütüe eüskararekin : batak ama hizkuntza dü eta bestea aldiz eüskaldün berria da. Zinemak bere rola düke, transmizio honen lekükotarzüna izanez, pantailan literalki agertüko beita. XORA filma martxoaren 10ean neskenegünarekin gaüko 21etan Maule Baithan.
Entzün Peio Cachenaut Xora filmaren asmazalea :