Sorkuntzaren bidez, beren ez adostarzüna agertü dütüenak omentüko dütü Xiru festibalaren 23. edizioneak, « Ez zirelakoz bat » izen bürüa hartüz. « Ez dok Amairü, Eñaut Etxamendi, Joseba Sarrionandia, emazteak, Amazir popülüa ala preso direnen hitz eta kantoreak, besteak beste, dira haütatürik izan ez adostarzün honen adibide. Xiru festibala martxoaren 30 tik- apirilaren 1 arte date, Gotaine-Irabarnen. Müsika , kantore, antzerki, ipuin, dantza, pelota partida, eta herri bazkariaren üngürüan iraganen da. Bestalde, Ütürzabala » ko eremüan eraikiko da, Chahab irandiar zizelkariaren lan bat eta azkenik, haurrer ere arte bat emanik izanen zaie, Joseba Sarrionandia eta Eñaut Etxamendiren sor lanetara paratüko beitira… Xiru festibaleko programa ikus.
Entzün Mixel Etxekopar Abotia alkartekoa Xiru festibalaren antolazalea :