Eüskarari Bai, Ikerzaleak alkarteak eüskarari lekü haboro eginen deio bere ekintzetan, hau jakinarazirik izan da bere biltzar nausian. Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak antolatü züan "Eüskararen Egünean" parte hartü züan iragan urtean eta ber ildoan sortzen dütüan erakuskak elebidünak izan dira. Urte ondarreko « Xiberoko Lürrak » erakuska berria prestatzen ari da alkartea eta elebidüna izanen da. Beste xedeetan, lan handi bat bürütüko dü alkarteak Bouchet deitü kolekzionearekin. Azken urteetan, ikerlari talde batek kolekzione hortaz eraman düan lana libürü batean bildüko da.
Entzün Robert Elissondo Ikerzaleak alkarteko bürüa :