XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ovinpiades Laborantsa lizeoko ikasleen artean

Hazparneko CFAko Mathieu Gentil-Metzek dü irabazi, Departamentüko Artzain Gazteen lehiaka. Setemerearen 28an Berrogaineko laborantsa lizeoan, Donibane-Garaziko Frantsesenea, Donapaleüko Errekart, Hazparneko CFA, Olorueko Laborantsa lizeoa eta Xiberoko lizeoko 38 ikasleek parte hartzen züen Artzain Gazteen lehiakako finalan eta horietarik 8 sailkatü dira Akitainia eskualdeko erdi-finalentzat. Bigerren eta hirugarren leküan, bi xiberotar sailkatü dira, Gamereko Denis Luchilo eta Mitikileko Didier Recondo. Lehiaketarik kanpo, 16 urtez peko 9 gazteek ere parte hartzen züen. Lehen leküan, Heletako Denis Urruti, Frantsesenia lizeoko ikaslea, sailkatü da. Setemereko finalatik, lehen zortziek parte hartüko düe, dagün urtarrilaren 31an Landesetan eginen den Akitaniako kanporaketan. Frantzia mailako finala dagün urteko Pariseko Laborantsako saluan eginen da.

Entzün Mathias Duhart Ovinpiades delakoen antolazale bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan