XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Axurien eritarzünak aipagei dirateke asteartean Maulen.

Axurien eritarzünetak zoin diren eta nola menperatzen edo zaintzen ahal diren ? aipagei horren jorratzeko laborariak kümitatzen dütü Departamentüko Marexalen talde teknikoak. Goizeko 9.30etarik arrestiriko 16ak artino, axurien eritarzün ezbardinak aipatüko dütüe, nola xendatzen ahal diren bena bereziki eritarzüna agertü aitzin zer egiten ahal den horren saihesteko edo pürü ondorioen tipitzeko barnatüko da. Marexaleek esperantxa düe laborari franko hüilantüko direla, haientzat beharrezkoa beita ere beren esperientzaren ükaitea. Egüerdiko bazkaria eskainirik date. Izenak eman behar dira lehen bai lehen deitzez, bakotxaren marexalaren bülegoala.
Dominique Roux Mauleko marexala :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan