Iragan ostiralean Irabarneko gaztelüan, Departamentüko laborantza ganbarak, etxaldeetan beso eskasa problemetikari, hüilanetik edo ürrünetik, lotürik diren aktore güziak bildü zütüan. Antolazaleek nahi züen, lehen assisa horiek gogoeta zabal baten abiatzea izan ziten eta alde hortarik helbürüak kausitürik izan ziren. Lekükotarzünen bidez edo lan taldeetan jorratürik izan ziren geiak, esperientzien trükatzeko eta informazioen zabaltzeko baliagarri izan ziren. Assisetan, laborarien aldetik üsü informazio eskasa agertü bazen, langileria kudeatzen düen egitüren arteko koordinazio falta, azpimarratürik izan zen. Langileen ikuspüntütik, lanpostüen iraunkortarzün falta aipatürik izan zen. Urte orotako lanaren bermatzeko aktibitateen arteko zübiak eraiki beharko direla erranik izan zen eta laborari-artzain ofizioaren irudia ere hobetü beharko dela. Urte osoan hasi lana jarraiko da, urte ondarreko aterrabideen proposatzeko xedez, helbürüa delarik Leader Euskal Mendia programan, partaide güzien artean egitasmo baten sortzea.
Jean Michel Ansolabehere Departamentüko laborantza ganbarako bürüa :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3123