Kontseilü nagusiko lehendakari ordea, Jean Jacques Lasserre eta Xiberoko bi kontseilari nagusiak Oroc Baten ziren aste hontan, Bildozen. Egiten düan pate indüstrialarekin famatürik den enpresak sos lagüntza handiak kausitü berri dütü, eta agerraldi horrekin nahi izan düe jakinarazi. Lan tresneriaren hobetzeko 6 000 euro, mozkin berrien asmatzeko beste 26 000 euro eta 55 000 euroko interesik gabeko mailegü gisa, kontratü ezinago interesgarria da Bildozeko enpresarentako.
Departamentüak zaintü nahi dütü bere lürraldean laborantxako elikagaien sailean ari diren enpresak. Hiru urteko kontratüak dira proposatürik, eta sail hortan ari direnek langilegoaren egitüraketarentako, berrikuntzen ikerketarentako eta exportazioaren garapenarentako galtatzen ahal dütüe sos lagüngoak besteak beste. Erran düenaren arabera, departamentü hontan beste hamar kontratü izenpetzeko püntüan lirateke.
Entzün Lole :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2533