Bortükaren hastapena baino lehen, egün gütti baizik ez direlarik falta, ELBek eta Biarnoko Confédération Paysanne sindikatek, otsoaz eta bereziki hartzaz informazione egünaldi bat antolatzen düe, Maulen astelehen hontan. Alpes-etako, Vosges-etako, Massif Central-eko, eta Pireneo bi aldetako artzainak kümitatü dütüe, laster problematika honekin hünkitürik izaiten ahalko diren artzainekin esperientzien trükatzeko. Egünaz bildüko dira Confédération Paysanne sindikatako “Prédation” batzordeko kideekin. Gaüaz aldiz, oroer zabalik den, film-eztabaida bat proposatzen deiküe, 20.30etan Mauleko zine gelan. « Les loups et nous » filmaren ondotik eztabaida eramanen da, kümiten lekükotarzünetik abiatüz. Benoit Tauzin :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1548