Kimikoak diren ekoizkinen emeki emeki bazter üzteko, Bio-Elkibideen eskentza zabaltü nahi dü Mendikoa kooperatibak, laborariek eta kontsümizaleek geroago eta haboro hori galdegiten beitüe. Hortaz bere nahiküntea erakutsi dü berriki egin düan biltzar nausian. Biltzarrean 2017ko ondorioztatzeak egin dira ere. Orotara, 22 millioi euroren heineko salmentak egin dütü Mendikoak, lehenagoko urteari konparatzez emendatze ttipi bat badelarik, eta ondorioz 245.000 euro partekatü ahal izan dütü partxuerren artean. Miliu bat euroren heineko sos-sartzea egin dü, bere salgünen eta tresnerien berritzeko. Halaber eginen dü aurten, Baigorriko salgia eta egoitzetan. Biltzar nausiaren bildüma Jean Bernard Luro Mendikoako bürüarekin:
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2458