Bada 5 zpa 6 urte Popol Boscq Muskildiarrak ürki izerdia biltzen eta edaten düala bedatsea heltü beno lehen.
Ürkia, bere axal leün eta argiaren hidez ezagützen ahal da, eta adarren sorgünean hexa beltzak ezagütgarri dira ere bai.
Bakotxak egiten ahal günüken biltzea da : hortarako xilo egiteko bat eta 6mm ko hodiak baizik ez dira behar.
Eta ürki izerdia botilletan biltzen da 3 asteetako tratamentüaren egiteko. Honek oligo elementüak badütü, eta gibela eta gültzürrünaren xahatzeko aspaldidanik erabilten da.
Popol Boscq :