XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Pariseko laborantxa saluaren üngürüa egin dügü züentako !

Pariseko Laborantxa saluak esküalde oroetako laborantxak aitzinean ezarten dütü.

Aurten COVID arrenkürengatik Eüskal Herritik jente gütiago hüllantü da. Politikoek üsantsa badüe saluaren üngüaren egitea, aurten aldiz ükranian agitzen denarekin eta haüteskunde urtea izanik, pertsona politiko gütigo agertü dira ere.

Jente gütigo izanik ere mozkinak ontsa satzen dira. Aurten Pirineo Atlantikoetako departamentüak berrikuntzak aitzinean jarri dütü. Hala nola, bortüka aijatü nahian ardientako GPSa sistema berria edo ere ardi ilhearen balorizatze xedeak.

Pübliko zabalari laborantxaren ezagütarazteaz gain, profesionalen artean laborantxaren geroaren aipatzeko hitzordü bat da.

Ezpeizeko Sicre familiak gasconne arrazako idiarekin ürrezko medailla irabazi dü.

Eüsakldün eli bat arratzaman dütügü kabale eta laborantxa muzkinen artean : 

Alkarrizketa osoak behatü nahi badütützüe

- Departamentüko laborantxa kanberako lehendakari ordea, Patrick Etchegarray: 

-Kintoarentako, Jean-Marie Astabie: 

-Familiarekin beren gasconne arrazako idiaren presentatzera jinik zen Ezpeizeko Elise Sicre: 

-CORAM-arentako , Désirée Loyatho: 

-Departamentüko lehendakaria den Jean-Jacques Lasserre: 

-Korsikako Tiane, CORAM-arentako hor: 

-Ossau Iratirentako jin zen Jean-Michel Barreix Carricaburu: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan