XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Axuriarentako bazkoko sasu hona !

Covid elkitzearekin eta ostatüen arrazabaltzearekin Axuria kooperatibak bazkoko sasu hona egin dü.

Haatik, bazken eta enerjien prezioen emendatzeak hazleak arrenküratzen dütü. Horri bürü egiteko, prezioak emendatü dütüe, bai axuri eta behikiarentako. Axuriarentako, euro batez emendatü da kiloa, kasik 4 euroetarat iragan da.

Mauleko ehogiaren zerratzearekin ere beste gisaz antolatü behar üken düe, mementoko Larrunserat igorten dütüe.

Bestalde eskoletan ebilten dira, üsantsetarik hürrüntzen ari diren axuria bezalako plat horien txestarazten.

Ohitarazi behar da ere drive gisako saltzeek jarraikitzen düela, maiatzaren 14 an ipar eüskal herriko güne desbardinetan manaketak biltzen ahalko dira : xehetarzünak agneaudelaitdespyrenees.com webgünean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan