Eüskal Herri osoko Bio identifikazio baten sortzeko gogoeta eramaiten ari da Biharko Lurraren Elkartea azken bi urteetan. Lan hori, Hego Eüskal Herriko ENEEK edo Euskadiko Nekazaritza eta Elikadüra Ekologikoaren Kontseilüa egitürarekin partekatzen dü. Marka, labela, zertifikazio enpresa, formakuntza egitüra, orano argitü gabe da Eüskal Herriko Bio identifikazioak zer forma hartüko düan. Bena segür dena da, herritaren eta kontsumizaileen informatzea datekeala bere lehentarzünetarik bat. Mementoko, Eüskal Herriko Bio identifikazioa, Frantzian berriki sortü den eta franko xorrotxa den Bio Cohérence labelaren arauetan bermatzen da. Eüskal-Herriko Bio identifikazioaren sortzeko beharra sortü da, Europar Batarzünako Bio arau berria arintürik izan beita eta agronomia eta hazkuntza biologikoaren filosofiatik gerogo eta haboro hürrüntzen beita.
Entzün Thomas Erguy B.L.E alkarteko animazailea :