Neskenegünean SEPANSO (alkarte ekologisten federazioneak), Les voix du saison (herritar alkarteak) eta BIZI (alkarte ekologista) bildü dira Xiberoko Bidearen xedearen salatzeko.
Igaran azaro ürrentzean, departamentüak lürren desjabetzeko boterea hartü dü. Lehenago, DUP edo Déclaration d’Utilité Publique bat eraman behar dü.
8 eta 10 miliu euro artean kosta dütüe obrak, eta sos hau bide berde baten egiteko erabiltera, edo den bidearen hobetzeko erabili behar dela dioie. Bide berri horrekin 40 sekunda baizik ez denez irabazten, sos xahützea dela dioie.
Orai bide horrentako bi posibilitate bada, jabeak hen lürren saltzeko ados badira urte ürrentzea beno lehen hasiko dira obrak, edo bestenaz 2025eko hasiko dira desjabetzen eta orduan dütüe eginen.
Frantxoa Camus Les voix du saison alkartekoa :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1019