XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Agalaxia zer dabilan

Agalaxia ardi eritarzünaren hedapena anple egon bada azken hilabeteetan, erne egoitea aholkatzen dü GDS egitürak. Bortükaren hüilantzeaz baliatü gira püntü baten egiteko, GDSeko Arño Etxebarnerekin. Urte batez departamentüan 7 kasü berri baizik ez dira agertü, jadanik kozatürik ziren eremüetan. Üdüriala, hartürik izan diren neurriek ondorio honak ekarri dütüe eta ber bidean jarraiki behar dela deio GDSak, hots kasü handiaz ibili behar dela. Bortüka hasi aitzin bilkürak eskualdeka bürützen ari dira eta maiatzaren 10eko bortüala goiti joaiteko araudiak finkatüko dira.

Entzün Arño Etxebarne GDSan agalaxia jarraikitzen düana :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan