Anita Lopepe eta Xabi Duhalde izanen dira EH bai koalizioaren haütageiak 4. bozka eremüan dagün arramaiatzaren 10 eta 17ko legebiltzarreko bozketan. Beren haütageitza eta kanpainaren norabideak presentatü dütüe maiatzaren 15ean Maulen. « Eüskal Herriaren hitza Pariserat » eramaitera düe helbürü, instituzio berezia, gatazkaren konpontzea ala eüskararen ofizialtarzüna, konpontürik ez diren aspaldiko aldarrikapenen aitzinarazteko. Jenteen ordezkariak izatea düe xedea, jenteekin osatütako proiektü bat eramanez.
Entzün Anita Lopepe EH bai koalizioko haütageia :