XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Jacques Herrera Xiberoko alderdi sozialisten bürüa

Jacques Herrera Aiñharbearra izentatürik izan da berriz Xiberoko Alderdi Sozialistaren idazkaria. Jacques Herrerak alderdiko kideak eskertü dütü berritü düen konfiantxaren gatik. Bena ez dü gorde lan zama handia egin beharko düela ondoko hilabeteetan, bereziki herrietako bozken prestatzeko. Maulekoari so, exkerreko zerrenda zabal bat prestatzen ari zirela baieztatü deikü. Üdüriala, exkerrean bi zerrenda izanen dira lehen ützülüan pürü.

Entzün Jacques Herrera Xiberoko sozialisten alderdiko idazkaria : 


Soinüa telekargatü
(esküinarekin klikatüz)

Azken asteetako aktüalitateaz,Aurore Martinen espaniaratzea eta Eüskal-Herriko Institüzio Bereziaren eztabadeetan, argi zela Frantses gobernüak ez zütüala hebenko errealitateak ezagützen errran deikü Jacques Herrerak, bena jarraiki behar dela gure ikusmoldearen jakinaraztea, bai Pariseko agintarier baita ere hebenko herritarrer gehitü deikü.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan