XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

"BDS" Xiberoko Kolektiboak ekintza bat eraman

Xiberoa Herri Alkargoako egoitzaren sargia, kexa hoiliz trabatürik izan da arramaitzaren 17ko igante gaüan. "BDS - Boycott, Désinvestissement, Sanction" izena düan Xiberoko Kolektiboak salatü nahi izan dü, VEOLIA enpresarekin arraberritü den kontratüa ondarkinen biltzeko. BDS kolektiboak deio "VEOLIAk  egituratzen düala Israelen kolonialismoa Palestinan !". Behin beno haborotan, Herri Alkargoa abisatü izana gatik, haütetsien arteko eztabadarik gabe arraberritu düe kuntratüa. Dominika Bosq, Herri Alkargoako lehendakariak erran deikünaz "afera hortan, merkatü püblikoen legea jarraiki da, gehitü dü ere, erranez, holako gogoetaren eramaiteko gaitarzünik ez düala Xiberoa Herri Alkargoak !"

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan