Xiberoan zen ostiralean Alain Rousset Akitania eskualdeko lehendakaria. Lehenik Sohütako lizeoan, hegatzaren arraberritzeko Akitaniak ezarri dütüan 2 millioi euro, nola baliatürik izan diren ikusteko eta bigarrenik 30. urte bürüa ospatzen züan Alkar enpresaren ikusteko. Kontent agertüa da ikustez, 8 hilabetez Sohütako lizeoa arraberritürik izan zela eta Xiberoko ekonomia eta enpresen lagüntzeko eskualdearen nahiküntea beretsi dü Alain Rousset lehendakariak.
Entzün Alain Rousset :