Louis Labadot, alderdi komünistaren militante historikoa haütatürik izan da, 2014eko herriko bozketan Maulen presentatüko den "Herritaren Batarzüna" zerrendaren bürü izaiteko. Jadanik haütetsi izan zena Sozialistak herriko ardüretan zirelarik, 70 urte izanik ere berriz abiatzen da. Alderdi Sozialistearekin ez da ados jarri zerrenda bakotx baten egiteko. "Herritaren Batarzüna" zerrendak, Mauleko dütüan xedeak abentüan plazarratüko dütü. Alderdi Sozialista bere alde joanen da beraz Maulen, hilabete ondarrean horren berri emanen dü. Abertzaleek aldiz, oranokoan, ez dira heltu zerrenda baten egitea.
Louis Labadot :
- Politika
- Agerraldiak: 2038