XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Lürralde kontratüa izenpetü da Atarratzen.

Argazkia : Maite Lephaille.Atarratzen, iragan ostiralean izenpetu da, Xiberoa eta Departamentüko Konseilü Orokarraren arteko lürralde kontratüa ondoko 4 urterentzat ! 7 miliu euro iganik ekarriko dütü Konseilü Orokorrak herrien xedeen lagüntzeko. 194 xede presentatürik izan dira, herri, herri alkargoa eta zindikat esberdinen artean, orotara 25 miliu euroeko inbestizamentüa. 
Arnaud Villeneuve Atarratzeko konseilü orokorra :

Prefosta, haütüak egin behar izan dira eta horrek herrien artean eztabadak sortü dütü, bereziki Maule eta Atarratzeko aüzapezen artean ezadostarzüna badela agertu da. Hots, 100eko 56 banatürik izanen da herrien artean, 100eko 31a joanen da zindikat esberdiner eta 100eko 13 a herri alkargoari. Atarratzen egin den izepetzean zen Georges Labazée Konseilü Orokarraren lehendakaria, honen presentzia baliatü da Odace batarzün ekonomikoa, Xiberoko bidea berriz galtegiteko.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan