Mauleko Carrefour Market saltegiko langileek, Altis zozietatearen kontreko aüzibidea irabazi düe, LAB sindikataren lagüntzari esker. 2012ko martxoan, 19 langileek prud’hometan ezarri züen ordünko jabea, Altis zozietatea ! Arrazua, 2005-etik 2008 arte, pausü denborak ez zaitze pakatüak izan ! Prozedüra aski lüze eraman ondoan, Altis zozietatea kundenatürik izan da, eskas diren hilabete sarien pakatzera. Haatik galtatürik damü domaien emaitea ez dü honartü epaileak. Egün, Altis zozietatea likidazioan ezarik izan da , mauleko saltegia beste jabe batek dualarik joanarrazten.
Maite Bedat langilea :
- Politika
- Agerraldiak: 2456