Xiberoko 135 sustengü bildü dütü Baterak, azaroaren 30ean Maulen antolatzen düan manifestaldian parte hartzeko. Horietarik haboroenak Maulen ziren neskenegünean deiaren zergatien plazaratzeko eta argazki baten egiteko. Antolatzaileek zioten bezala Lürralde Alkargo baten aldarrikatzeko Mauleko Herriko Etxea güne egokia zen, 1929 urteala artino barnekaldeko suprefetüra beitzen. Makilekin agertü ziren argazkian, alde batetik makilak nahikuntüa, errespetüa eta ohorea irudikatzen beitü eta bestetik, makila ebilteko lagüna hona izaiten ahal beita, luze eta trabaz betirik den bide horren iragaiteko. Azaroaren 30ean neskenegünarekin Mauleko arrabotütik abiatüko da Manifestaldia 15etan ttanko.
Deialdian agertü diren Xiberotar zonbaiten lekükotarzünak :
- Politika
- Agerraldiak: 1889