XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Maulen, urteko azken konseilüa egin da.

Mauleko urteko azken konseilüaren aipagei nausiak besteak beste , hura, 2013-2016 Konseilü Orokorrekilanko Lürralde hitzarmena, kültür sailaren aitzinkontüak, hilerria, jente kondaketa eta Euskara izan dira.  Haatik, Mixel Etxebest aüzapezak, dagün martxoko herriko bozketan presentatüko den ala ez ez dü oranokoan argitü.
Mixel Etxebast aüzapeza :

 

 

Hona besteak beste zer nolako delibero hartürik izan diren. 2014ean, hura ehüneko batez emendatüko da. Hilerrian arrafreskatze lanak eginen dira, ürraska eginen dira eta aldi bakotx 500 000 eurotan mügatüa izanen da. Kültür sasoinarentako, 126 360 euroko aitzinkontüa bozkatürik izan da, 55 634 euro autofinantzamentüa direlarik. "Maiatz Taulada" antzerki festibalarentzat 56 400 euroko aitzinkontüa adostü da, 29 400 autofinantzamentüan. Herriko etxean Eüskararen presentziaren azkartzeko eta langileen formatzeko Euskararen Erakunde Püblikoarekin hitzarmena izenpetürik izan da eta Maulek 4 960 euro ezarriko dütü. Lürralde hitzarmenean, orotara 1 341 128 euroetara heltzen diren 15 xedeen lagüntzeko, Konseilü Orokorrak, 411273 euro ekarriko dütü. 15 xedeak dira : Irabarenen hur edangarriaren biltzeko 9 160€, kirol egitürak ikasetxeen zerbûtxüan üzteko 26 999€, Irabarneko gaztelüaren arraberritzeko 8 075€, Cherbero baratzepüblikoaren berantolatzeko 57 000€, Gaineko eta Peko eskolen arraberritzeko 45 724€, üholdeen saihesteko ikerlan baten egiteko 10 000€, Hur sarearen hobetzeko 43 000€, Maule Gaineko plaza arraberritzeko ikerlana 7 500€, Ühaitz bazterren hobetzeko estüdioa 7 000€, Mauleko gaztelüaren arraberritzeko 90 000€ eta biziarazteko 9000€, Maule Baitha zine gelaren lanak 6 800€ eta azkenik 90 564€ bideetan.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan