Christelle Mange Sohütako oraiko aüzapeza berriz presentatzen dela jakinarazi dü eta bere zerrenda presentatü dü. "Chéraute au coeur" zerrendan, zazpi haütagei berri kausitzen dira. Christelle Mange-k azken urteetan egin lanaz, bilan baikorra egiten dü. Eskola berria, bideen entretenioa eta süteen kontrako ekipamentüak izan dira lan nausiak. Dagün urteetako xedeak ez dütü presentatü orainokoan. Christelle Mange Sohütako aüzapeza :
Ez da zerrenda bakarra izanen, “Vivre à Chéraute” “Sohütan bizi” Jean René Arhie-k eramaiten düan bigarren zerrenda presentatürik izan da ere. Zerrendan, oraiko konseilüan oposizioan diren lau konseilari edireiten dira, orotara 15 gizon eta emazte. Beren agerpenean azpimarratü düen bezala, Christelle Mange aüzapezaren zerrendan ez bezala, denak Sohütan bizi dira eta Sohütako aüzogüne güziak ordezkatürik dira. Eskola berriaren eraikitzeak libro ützi dütüan peko eskola eta Hokikoaren üngürüan, herritarren ikusmoldea kontütan hartürik, xedeen eramaiteko nahikuntea erakutsi düe. Bide eta bide bazterren entretenioa, bereziki aüzogüneetan hobetü nahi düe. Horiek oro legarrak ahal bezain güti goratzez.
Jean René Arhie, Serge Gabaston, Patricia Hegiaphal :
Zortzi urtez Credit Agricoleko lehendakari izan ondoan, Albert Hastoyek bere leküa utzi deio lehendakari ordariari Juju Erbin Ürrüstoi-Larrabileko aüzapezari. Albert Hastoyek erama...
Etxahun alkarteak biltzar nagusia egin dü ostiralean (ürrietaren 16) Barkoxen. Lehenik ikasurteko bildüma eginik izan da, bereziki aipatzez iragan negüan Barkoxek egin Maskarada et...
Ospakizün frankoren artean kantaldi handi baten antolatzea erabaki dü ikastolaren 50 urteen animazio taldeak.Neskenegünean Sohütako elizan 8ak30tarik harat lehenko etxeko, ikasle e...
XAMPEK neska talde gaztearen iniziatibatik sortü da gaüaldia. Badü urte zonbait kantaldietan parte hartzen düela, aldi hontan 2 alkarteen süstengüz kantaldi baten antolatzea delibe...