Larrainen, bi zerrenda osoa presentatzen dira. Oraiko auzapeza den Sébastien Üthürriague beste hiru kontseilariekin zerrenda berri bat aurkezten dü. Parean oraiko beste hiru kontseilariekin zerrenda bat osatü da. Zerrenda bakotxak bere xedeak dütü, bena bien arteko desberdintarzün nausia, Xiberoa Herri alkargoari begira edireiten da. Lehenak ez dü deus ikusi nahi alkargoarekin, besteak pentsatzen düalarik, herriak bere leküa etxeki behar düala herrien botingoan, Larraineko interesen defenditzeko eta lürraldearen garapenean aktore izaiteko.
Entzün Sébastien Üthürriague :
Entzün Jean Marc Bengoechea eta Annette Etcheto :