Maulen, Mixel Etxebest berriz ere aüzapez dateke. Bigarren ützülian boz kopürüa haunditü dü, 944 bozekin ehüneko 47,3ala heltü da. Louis Labadot-k ere, lehen ützüliari konparatüz 238 boz haboro bildü baldin badütü, orotarat 833 boz üken dütü ehüneko 41,7a, ez da aski izan irabazteko. Beñat Elkegaray-ek 218 bozekin boz zonbait galtzen dütü, halaere, bere lehen haütageitza izanik, emaitza hona kausitzen dü. Mixel Etxebest-en zerrendatik 17 konseilari izanen dira, Louis Labadot-en zerrendatik 5 eta Beñat Elkegaray ere konseilari dateke dagün sei urteetan.
Mauleko Herriko Bozkak 2. ützüliko emaitzak xehetarzünetan lotüran klixkatzez.
Mixel Etxebest :
Louis Labadot :
Beñat Elkegaray :

