XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Uda ondoko lehen jünta egin dü Mauleko konseilüak.

Argazkia : Etienne Boyer.Astearteko arrestiri apalean, irailaren 16an, egin zen sartzea Mauleko Herriko Etxean. Kontseilüan aipatü ziren gai inportanteenen artean ziren üda hontan Maule hunki dütüan üholdeak, orai itsesen ondorioz lanak egin behar beitira, 500.000 mila euroko aitzinkontüa bozkatü düe haütetsiek. Mauleko ur "régiaren" ibilmoldeaz hainbat delibero hartü ziren, bena inportantzia ttipikoak. Haatik Mixel Etxebest aüzapezak aipatü züan Mauleko "Régie" delakoa xiberoko ur sindikatan sartzeko presione handiak badirela bena dionaz Mauletarren interesak lehenetsiko dütüe oroz gainetik. 
Mixel Etxebest :

Bestalde, Mauleko zonbait güneetan freskatze lanak beharrezkoak izanen direla aipatü zen. Zehaztü gabe zer eginen den, ikerketak eginaraziko dütüe Herriko Etxea eta St Francois arteko ühaitz bazterretako ütxürak edertzeko, Maule gaineko plaza berritzeko eta trein geltoki ohiaren aitzineko plaza berritzeko ere. Etxeak eraikitzen beitira bazter orotan, egünko egünean badira 20 karrika izenik gabe eta honanbeste etxe numero edo zenbakirik gabe. Batzorde bat osatüko da karriken izentatzeko eta etxeer zenbakien emaiteko.

 
 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan