XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atarratzeko alkarteen etxea eraikitzen ari dira.

Atarratzeko alkarteen etxe berriaren eraikitze lanak hasi berri dira. Basabürüko Herrien arteko sindikataren xedeak, 260 000 euro kosteko dütü eta obrak urtarrilako ürrentürik dirateke. Lagüntzak, Estadotik, Akitania eskualdetik, Departementüko Konseilü nausiatik eta Xiberoa Herri alkargoatik erdietsi dütüe, ehüneko 60eko heinean. Hondarra herriek düe ekarriko. Gela berria, Atarraztarrak pilota batarzünak eta Zibero Sports eskü baloi kirol taldeak düe bereziki baliatüko, bena Basabürüko edozoin alkarteak ere erabiltzen ahalko dü.
Anixet Errezaret sindikatako presidenta :

Hori izan da sindikataren azken biltzarraren aipagei nausia bena zerbütxü püblikoen desagertzea ere, haütetsien akodiña izan da. Atarratzeko legar etxearen geroa mehatxatürik ikusten düe, leheneko hiru lanpostüetarik bat baizik ez beita gelditzen. Hitzordü bat galdeginen düe legar etxeko züzendariari.   

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan