XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xarrikotapeko konseilüa osorik da berriz ere.

Xarrikotapeko herrian, herriko bozkak ziren irailaren 26an igantearekin, lau kontseilieren haütatzeko. Lau haütagei ziren eta lauak lehen ützülian iragan ziren. Herritarren erdia izan zen bozkatzera eta holaz lehen ützülia aski izan zen. 207 ziren bozkatzera deitürik, 105-ek bozka eman züen : André Chabalgoity  79, Pierre Hasperue 78, Lydia Lagaronne 87, eta Sandra Urrutia 74 bozekin haütatürik izan ziren. Bozka horien ondotik, berriz agertzen da herria zatitürik dela , Bil ta Garbi sindikatak egin ondarkintegiarekin, hortakoz jadanik hiru kontseilier-ek beren kargüa ützi züen üdan. Halarik ere, bozka iragan zen giro honean eta orai hola jarraiki nahi dü kontseilü berriak.
Christian Joncohalsa aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan