Eüskal herri barnekaldeko turisma xedea eta ondarkinen biltze sistima berria, aipagei nausiak ziren, Xiberoa Herri alkargoaren azken biltzarrean. Eüskal Mendia egitasmoan sartzen da turisma xedea eta Akitania eskualdeko deialdi bati arrapostü eman da. Honartürik balinbada, sos lagüntzak bildüko dira, Xibero, Baxenabarre eta Hazparne artino turisma sailan baliatzeko. Bestalde, 2015-eko üztailatik goiti, ondarkinen biltzea oso kanbiatüko da herri zonbaitetan, Xarrikotapea, Sohüta, Ezpeize, Garindaine, Lixoze, Maule, Atarratze eta Bildozen. Antolaketa berri baten prestatzen ari da herri alkargoa, ondarkin horietarik parte bat bakotxak ekarten düan heinaren arabera pakatüko delarik. Informazio zabal bat emanik date ondoko hilabeteetan.
Dominika Boscq alkargoako presidenta :
Biltzarre hortan aipatü zen ere, eskualdeen erreforma, bereziki Eüskal Herriari , Prefetak egin proposamena. Eskerreko haütetsiek galtegin düe informazio haboro.