Ezagütürik dira orai, dagün martxoaren 22 eta 29an iraganen diren Departamentüko bozetan presentatzen diren haütageiak. Departamentüan hogei ta zazpi kantonamentü edireiten dira berantolamentüaren ondotik, hamabi Euskal Herrian, eta aurten ehün ta berogei ta hiru bikote haütagei presentatzen dira, hiruetan hogei ta hamasei EHan. Euskal Herri barnekaldean, Xiberoa eta Garazi-Baigorri eskualdeak botitürik izan dira "Euskal Mendia" deitürik den kantonamentüan, eta Oztibarre-Amikuze Bidaxüneri lotürik da. "Euskal Mendia" eremüan, zazpi bikote presentatzen dira. Carasco Olivier eta Dutaret-Bordagaray Claire (UMP), Bethart Itxaro eta Iribarne Jean-Michel (EAJ-PNB), Aguergaray Léonie eta Curutchary Antton (EH Bai), Etchecopar Pierre eta Sagardoyburu Marie-Françoise (FDG), Mirande Jean-Pierre eta Trounday Idiart Annick (F64), Gomez Ruben eta Sardon-Urruty Jacqueline (DVG), eta Camus Karine et Irachet Dominique (FN). Haütagei güzi horien arteko eztabaida gaüaldi berezia antolatüko da Euskal Irratietan, Kanaldüderen partaidetzarekin, martxoaren 4ean arrestiriko 19etan Urdiñarbeko gelan. Haütageiak xüxenka ikusteko hüilantzen ahalko zide Urdiñarbeara edo sinpleki etxetik Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratia entzünez.
- Politika
- Agerraldiak: 2153