Atarratzeko herriko kuntseiluan ,ondoko hilabeteetako xedeak aipatü dira eta badate zer egin ; obrak merkatü tapatüan ; edo ere, Daguerre jauregia, leheneko meriaren berritzea.Euskal herriko alkargoa xedeaz, herriko kuntseiluak jadanik adostarzüna emanik du ,galto zonbait balinbadira ere, hala nula, nolako lekua ükenen düen herri ttipiek alkargoa hortan.
Bestalde, ondarkinen biltze sistima berriaren obratüko da urte ondarrean eta hor arrenküra zonbait badira berriz ere.
Abentü hatsarrean prest izanen dira 2 alojamentu 2 familia migranteen errezebitzeko.
Urte aberatsa izanen da ere ,dagün üdan Atarratzen emanen beita pastorala, Jean Pitrau herriko laborari sindikalistaren biziaz. Azaroaren 7an lehen biltzarra eginen da Atarratzeko kirol günean eta Uztaila 27an eta agorrila 7 pastorala emanik date Atarratzen , agorrilaren 15 an Otxagabian eta setemearen 17an Parisen, musika etnikoen festibalan.
Atarratzeko herriaren internet günea indartü da eta herriko biziaz xehetarzünak emanik dira , tardets.com.
Arnaud Villeneuve Atarratzeko mera:
- Politika
- Agerraldiak: 1822