Pottiko ta neskatxuna arteko bardintarzünaren builtazteko, Collectif Souletin elkarteak arresti bat antolatzen dü Mauleko zerbütxügünean abentüaren 9an.
Arresti osoan hots 3tarik 6etarat, erakusketa bat badateke Ahüzki gelan “au village des Garfilles” lemapean. Hori Lacq Odyssék dü antolatüko.
Bestalde, mediatekan, 4etarik 4ak eterditara ipuin zonbait irakurririko dütü Martine Claveriek. Hori 5 eta 8 urte artekoentako.
5eta 5ak eta erdi artean arresti askaria Collectif Souletin-ek eskainirik, oroentako, handi ala ttipi.
Ondotik, zer hezkuntza mota haütatü nahi dügün galtoaren üngürüan mintzaldi eztabada 17.30tarik 18.30tara badateke Mauleko mediatekan.
Azkenik, 18.30-19.30 artean, mediatekan beti, « joko bat haütatü bena zoin??" galtoaren üngürüan beste mintzaldi eztabada bat badateke. Aldi huntan Sylvaine Coustaut-k animatürik.
Antolatzailetan den Marie Christine Lagrange :
- Politika
- Agerraldiak: 1842