Atzo (barantailaren 18) Paueko auzitegian, aküsazioko abokatü nagusiak 2 000 euroko isüna eta izenaren debeküa galtatü dü Eüskal Herriko Laborantxa Ganbararen (EHLG) kontre. Baionako auzitegian iragan zen lehen auzian EHLG xuritütik izan bazen ere, prefetak dei egin zeion ordünko erabakiari eta atzoko auzian bi aipagei baziren : alkartearen izena bera eta bere eginkizüna. Bena auzian, bereziki izena eta bere frantsesezko ützülpena dira aipatürik izan. Gehitü beharko dügü azkenik EHLGren aldeko lekükoen artean xiberotar bat bazela, Jean Foirien, laborantxan plantatü zelarik alkartearen lagüntza üken züala erraiteko. Deliberoa maiatzaren 6an emanik izanen da.
Entzün Ttale Ouret artzaina :
Entzün Gerard Onesta, europar parlamentüko lehendakari-orde ohia :
Entzün Philippe Martin, Gers departamentüko kontseilü nagusiko lehendakaria :
Entzün Adolfo Muñoz, ELA sindikateko ordezkaria :
Entzün Mixel Etxebest, Mauleko aüzapeza :
Ikus auzitik landa filmatü dügünarekin egin bideoa :
{youtube}2OR8Qz1bbgw{/youtube}