Xiberoko bortü sindikataren biltzarraren aipagei nausia izan da 2015 eko kontüen baieztatzea eta 2016 ko aitzin-kontüaren finkatzea.
Bortu sindikataren lan sailak dira , Iratiko turisma günearen kudeatzea eta oihana eta bortüen intertenitzea, eta hartakoz 17 langile badira sindikatean.
Udako sasua abiatüko da laster eta aurtenko berezitarzünetan, laborariek karioago pakatü beharko düe kabalen bakada (bortü prezioa) !
Arrazua, Europatik sindikatak honkitzen züan sos lagüntza azkarki ttipitü da, 400 000 eurotarik 90 000 euroetarat iraitsi da. Huna bakaden prezioa : 3,20 euro ardientako, 26 euro behien eta 51 euro zaldientako.
Bestalde, Iratiko auzoekin , hots, Hego aldearekin den xedea aitzina doa eta doziera honartürik izan da Europan .
Azkenik , Euskal Herri alkargoatik kanpo dira oranokoan bortü sindikatak , goiz edo berant ,alkargoan sartü beharko dela uste da ere Xiberoko sindikatean.
Jacques Barreix:
- Politika
- Agerraldiak: 1839