Xiberoa herri alkargoako biltzarran aipagei nausiak izan dira , Oloroneko ospitalearen arrenkürak, Euskal Herriko alkargoa bakarraren bozkaldia eta Mauleko abattoir aren züzendari berriaren izentatzea.
Oloroneko ospitaleko , Valérie Friot züzendariak eta Isabelle Argacha medikoak aipatü dütüe ospitalean dütüen nekeziak , horietan lehenik bedezi eskaza eta horri bürü egiteko zoin xede züen ,hala nula Paueko ospitalearekin lana azkartzea.
Bestalde , Euskal Herri alkargoa bakarraz abisua eman behar züan herri alkargoak eta gehiengoak alde bozkatü dü , 31 alde, 8 kuntre eta 6 abstentzio.
Mauleko abattoir aren züzendari berria haütatü da , Benat Guimon ek hartüko du Gérard Clemente-en segida ,hau erretretala joanen delarik arramaiatzean.Hatik, ez da erranik izan, kabale hiltegia, noiz berriz zabaltüko den .
Dominika Bosq:
- Politika
- Agerraldiak: 2223