Xiberoko Bizi mugimentüak bizikletaren besta antolatzen dü setemearen 24arekin Maulen. Hori egitekoan bi helbürü nausi dütü : bizikleta erabilpenaren azkartzea eta ibilbideen sorraraztearen aküllatzea. Bizi-k lan bat eraman düe Maule eta üngürüko herri zonbait eta herri alkargoarekin. Xede horren obratzea galtegiten dü eta hortarako bizikletaren egüna antolatzen dü setemearen 24an. Xiberoko 4 herrietarik abiatze bat eginen da. Gotainetik, Idauzetik, Urdiñarbetik eta Espeizetik partitzeko 10 orenetan da hgitz ordüa, Sohutatik partitzeko 11 orenetan. Denak Maulen bildüko dira, herriaren ützülia eginen eta ondotik bildozeko trein bide ohian bazkari partekatü batekin ürrentüko da.
Allande Errezarret Bizi-ko kidea :
- Politika
- Agerraldiak: 2119