Euskal Herriko mendiak, Santa Grazitik, Sara arte, parke natural sailkaturik izaiteko urhatsetan da eskualdeko kontseilua ! Andde Ste Marie :
2003-tik aipatzen da xedea, garapen kuntseilüak azterketa bat eraman züan. 200 bat partaideen artean adostu xarta edo hitzarmen bat ere bada zointan honenbeste helbürü finkatü ziren. Horietan, artzaingoaren süstengatzea, mendi güneetako kültüra eta ondarearen zaintzea edo ere mendi turismo iraunkor bat antolatzea. Xede horren segida dü hartzen eskualdeak, sail horren konpetentzia düalakoz, lan lüzea izanen da 8 -10 urte hartu behar lüke.