Igaran astean Santa Grazin agitü sütearen ondotik, herria ari da antolaka baten plantatzen, beharretan den familiaren lagüntzeko. Alde batetik, mobil homme delako bat ahal bezain laster behar lizate eta bestalde, arropa edo etxeko tresnadüra biltze bat eginen da eta sos biltzeko kontü bat ere zabaltüko da. Xiberoa-Herri Alkargoako bilküran aipatürik izan da eta lagüntza hitzeman da bestalde, alkarte bat sortu da “solidarité Santazi” izenarekin. Nork nahik zerbait egiten ahal dü familiaren lagüntzeko eta xehetarzünak galtegiten ahal dira Herriko Etxean 0559286083ala deitzez. Kantaldi bat antolatürik date ere azaroaren 18an, Ligiko gelan.
Michel Secalot :
- Politika
- Agerraldiak: 2045